Eguzkibegi ikastola LH6A 2011

Gerizpetik eguzkibegire

EGUEN ZURI 2012

Otsailaren 16an Eguen Zuri eguna ospatu genuen ikastolan. L.H. 6. mailakook kopla kantari eta eskean ibili ginen. Hemen duzuen bideoan egun hau zergatik ospatzen den azaltzen dizuegu lehenengo, eta koplak entzuteko aukera duzue gero.

Kantua batutako elikagaiekin azkari ederra egin genuen. Eskerrik asko denoi.

Platanoaren puzkerra puxikan

 Gai berria hasi dugun honetan hainbat esperimentu egin beharko ditugu. Trebatzeko hemen duzue etxean egiteko esperimentu bat. Irudiaren gainean klikatuta ZerNola webgunera joango zarete eta bertan proposatzen dena egin behar duzue etxean. Egin ondoren iruzkina egin beharko duzue ateratako ondorioekin. Gogoratu iruzkinetarako emandako azalpenak.

Animo zientzialariok!!

BIDAIA ERROMA, TIRANA, HELSINKI ETA PRAGAN ZEHAR

Oier J., Maider, Unai G. eta Andoni Europan zehar ibili gara eta lau hiriburu hauek bisitatu ditugu: Erroma, Tirana, Helsinki eta Praga.
Ondo pasa bidaian!!!

MONAKO, VALLETA, ATENAS ETA MADRILERA BIDAIA

kaixo lagunok!
Hona hemen Eneko, Jon Ander, Amaia eta Oier Sainzek egindako bidai proposamena. Norbaitek bidaia hau egitea erabakitzen badu, zelan ibili den konta diezagula, mesedez.

Agate Deuna

Bezpera gauen, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu.Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deunaren inguruan Euskal Herrian ohitura desberdinak izan dira, kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitetan erromeria. Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako baratzetan, Kandelario egunean eleizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Gaur Kandelario eguna da

Zezeilaren 2a da Kandelario eguna. Egun horretan kandelak eta argizaiak bedeinkatzen dira. Sasoi baten bedeinkatutako kandelak, leku kutunen baten gorde eta urtean zehar erabili egiten ebezan, apartekorik egon ezkero, Jaungoikoak emoniko indarra eukiela-ta. Etxekoek osterantzeko babesa behar ebenean (oinaztuak dirala edo pizti txarren bat bazterretatik dabilela), kandelea ixetu eta partetxarreko danak uxatu egiten ebazala sinistuta egozan.

Bedeinkatutako kandela eta argizai horreek be etxekoren bat hilten zanean, gaubeilan, erabilten ziran, edo domekaro etxeko hildakoen eleizako hilarriaren ganean isiotzen ebezan.